Orriak

1


1. "Aspalditik laguntzat izandakoaren traizioa zitzaion mingarriena. Kito. Aurrerantzean hura ez zen bere laguna izanen." MONTOIA,X.GASTEIZKO HONDARTZAK


1 iruzkin:

  1. TRAIZIO DEITU EZ DAITEZKEN TRAIZIOAK.

    Bai, izan ditut 16 urtetan hainbat eta hainbat arazo txikitatik orain arte izan ditudan gelakideekin. Urtero izaten genituen arazoak norbaitekin edo zenbait lagunekin. Eta noski, gero klaseetan egunero genituen sesio edo eztabaidak kontuan hartu gabe. Baina enuke esango sekula lagunen batek traizionatu nauenik. Nik traizio hitza, hitz potolo bat bezala ikusten baitut. Hau da, nik enuke esango bizitzan zehar izan ditudan aserreak, eztabaidak... traizio direnik. Hori izan liteke ez naizelako traizionatuta sentitu. Bai askotan minduta, baina ez soilik lagunekin beste inguruko jende askorekin. Askotan ez dira zuzenean egindako minak, honekin zera esan nahi dut, askotan guk eragiten dizkiogula geure buruari min horiek, lagunen edo laguna ez den baina inguruko oso gertuko batengatik zerbait espero genuenean eta hori ez denean gertatu.
    Beste batzutan lagunen batengatik espero ez nuen zerbait jaso dudanean, hau da, ni bere laguna izanda eta bestea soilik ezaguna izanda bion artean “nahiago” izan duelako bestea. Baina nik uste dut hori gauza arrunt bat dela nahiz eta horrek denori min eman. Askotan gure benetako lagunak albo batera usten baititugu “lagun” berriekin ibiltzeko, guretzako jende berria direlako, ezagutzen ez genituenak, betiko lagunengandik desberdinak. Hori egiten dugunean askotan damututa sentitzen gara, badakigulako gure benetako lagunak mindu ditugula gure jarrera horrekin. Baina hori beti ez da horrela. Horrelako kasu batzuetan konturatzen gara lehen geneuzkan lagunak ez direla benetako lagunak eta hobeto sentitzen garela lagun berri hauen artean. Adibidez hori gertatu zait niri. Gure koadrila aldatu egin baita. Lehengo koadrilakoak beste neska koadrila batekoekin batu ginen. Ni eta beste batzuk oso eroso sentitu ginen eurekin, euren artean gure antzekoak ziren neska batzuk aurkitu genituelako. Baina gure koadrilako lagun batzuk ez zeuden gustora. Hori zela eta hainbat arazo izan genituen gure artean. Banandu ginen arte, eurak beste bide bat egin zuten arte. Jende askok pentsatuko du ea nola egin diogun gure koadrilakoak zirenei hori beste batzuengatik. Baina nik ez dut uste inori ezer egin diodanik edo traizionatu dudanik, ezta ere eurek ni traizionatu nautenik. Esan liteke elkarri min egin diogula, baina nik uste honerako izan dela, horrela konturatu bait gara bakoitzaren bidea zein den. Eta hasieran arraroa ero minkorra izan bazen ere uste dut denontzako onerako izan zirela arazo horiek orain denok bait gaude gustura elkarrekin egon gabe eta baikoitzak jarraitu duen bidearekin.
    Honekin zera esan nahi dut, askotan traizio edo gertaera hauek nahiz eta min handia eragiten diguten, asko ikasten dugula horietatik, ia gauza guztiek izaten bait dute alde positiboa (kopuru handiago edo txikiagoan). Traizioek ere bai.





    Ivette Aristi.
    2013ko azaroaren 5a

    ErantzunEzabatu